•12:54
Barakaldoko eta Ortuellako berritzeguneek elkarbizitza mintegiak batera antolatu dituzte aurten. Hala, zonalde horietako zortzi ikastetxe, aurten elkarbizitza plana eta behatokia sortzeko proiektuan hasi berriak direnak (lehen urte) eta sei ikastetxe, bigarren urtez planean eta behatokian aritzen direnak elkartu dira Barakaldoko berritzegunean. Ikastetxeen artean, publikoak zein itunpekoak daude eta etapari dagokionez, Haur eta Lehen Hezkuntzakoak zein Bigarren Hezkuntzakoak. Ikastetxeez gain, udaleko ordezkaria izan dugu gurean, Barakaldoko hainbat behatokitan partaideen ordezkari gisa.
Berritzegune horietako hiru aholkulari antolatu ditugu mintegi bilerak, batek programan jantzia eta beste biak, bai berritzeguneetako zergerinetan zein programan hasi berriak. Beraz, esperientziadunengandik asko ikasi behar izan dugu. Bestalde, ikastetxeetako koordinatzaileengandik ere ekarpen mordoa heldu zaigu ikasi, hausnartu eta pozteko, ikastetxeetan egiten den lan potoloarekin.
Mahai inguru honen xedea zera da: ikastetxe horietan eginiko praktika onak, arrakastatsuenak izan direnak, beste ikastetxeei, oraindik han proiektuan hasi barikoei, hain zuen, lagungarri izan daitezkeenak helarazi. Parte hartuko dutenentzat ere, eginiko hausnarketa baliogarria izan delakoan gaude, nahiz eta ekitaldi hau gauzatzeko aparteko lana eskatu diegun.
Partaide gehienek kontatuko digute beren esperientzia, nahiz eta beste batzuk timido xamar agertu.
Blog honetan, egun horretan jasotakoa (bideoz eta idatziz) jartzeko asmoa dugu.

This entry was posted on 12:54 and is filed under . You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

0 comentarios: